XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Nahi naiz bizi eta hil zure amodio sainduan.
DESIRKUNDEZKO AKTA.- Zato, Jesus, zato ene bihotzerat; libra zazu bere gaitz guzietarik; bethe zazu graziez; khartsuki desiratzen dut zure errezebitzea. KOMUNIONE ONDOKO AKTAK ADORAZIONEZKO AKTA.- Ene Jainkoa eta ene Salbatzalea, adoratzen zaitut ene bihotzean zarelarik, eta juntatzen naiz Aingeruek eta Sainduek zure ohoratzeko zeruan bihurtzen daitzuten adorazioneri. ESKER ONEZKO AKTA.- Eskerrak deraitzut, ene Salbatzale maitea, zeren nitarat jin nahi izan zaren komunione Saindu huntan.Zer bihurtuko derautzut zure ongi-egin guzientzat?.
OFREIMENEZKO AKTA.- Jesus Jauna, emaiten nitzaizu naizen guzia osoki, zu niri eman zaren bezala; egidazu grazia, zuretzat baizik ez bizitzeko.AMODIOZKO AKTA.- Ene Jesus ona, maite zaitut ahalaz khartsuki, zure amodioaren suak bero, erre, suntsi dezala ene bihotza.